2018 batxi 2koen agurra (17-18)




Gaur asteazkena ospatuko dugu batxilergoko 2. mailakoen agur bazkaria. Bazkaria ikasle eta irakasleek elkarrekin giro goxoan egingo dugu; bertsoak, oroitzapenak, laburpen-bideoak...partekatuz.
Urtero iristen baita talde bati agur esateko ordua.
Urtero egoten da ikastolatik alde egin eta bizitza berria hasteko gogoa duenik, azterketen presioak nazkatuta egoten denik, penaz urruntzen denik bere betiko etxetik... Zenbat buru hainbat aburu!
Aurten ere hala izan da.
Urtero errepikatzen den beste gauza bat da irakasleoi bihotzetan geratzen zaigun hutsune sentsazioa. Etorriko dira beste batzuk eta hauekin ere izango ditugu gure une on eta alai, tirabira eta haserreak. Baina hauek, aurtengoek, betirako utziko digute aztarna txiki bat gure oroitzapenetan.

 Neska-mutilak, Alemenko partaide guzti-guztien partetik, ondo izan eta ondo-ondo bizi! Zorte on zuen bizitzatan!

PD: Hona hemen ikasleek gurekin egindako urteen laburpen-argazki eta bideoak eskura.
Hemen iazko Amaia Antzokiko ikuskizunaren bideoa.
Bazkarian bertan ateratako argazki eta bideoak.



Iruzkinak